arratetxo: entzun eta ikusi
1: 7: 8: 9: 18:

12 marzo 2006

entzun eta ikusi

Sortzen da, lagunartean edo bakarka, besteen desgraziak entzuterakoan edo kuriosoak geralako, zerbait galdu behar duen eta nahi ez duenaren duda: zerbait galtzekotan ikusmena ala entzumena? begiradak, belarrira esandako hitz goxoak, paisaiak, alabaren lehen hitzak... erabaki nuen aspaldi. Hitzek, formek, tonoek, gertutasunak eta batik bat isiltasunek marraztuko dizkidate ikusi ezin izango ditudan aurpegiak. Begirada bate ordea inoiz ez dit esango itsasoak ze ahots daukan gaur.



....thx to xabi...

1 comentarios:

Blogger Xabi ha dicho...

Nik ere, noski, entzumena nahiago dut ikusmena baino... Baina, ahal bada, espero dut 5 zentzuak gordetzea luzaroan jeje!

12:19 a. m.  

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio