arratetxo: Billiren bisioak
1: 7: 8: 9: 18:

23 septiembre 2009

Billiren bisioak

Martxoaren 31az geroztik ez dut ezer idatzi, eta lotsarik ez. Gaur gogoak eman dit.

Azken aldian musika oso modu xelebrean entzuten dut. Entzun edo bilatu edo deskubritu, berdin dit. Betidanik gustoko izan ditudanek okarazten nauten garai hauetan zerbait egin beharra dago.

Billie the Vision & the dancers.

Gehienei izen honek ez dizue deus esango, orain goazen, zerk egin dituen ezagun? zergatik deskubritu ditudan? Aurten, udako iragarkiek nire gustu musikalak betzen zituzten.

Uhartera joateko gogoa eta musika zeinena zen deskubritzeko gogoa piztu zidan. Garagardo gehiago edatekoa ez, eskerrak.

Tipoa xelebrea da, emakumez jantzita agertzen da emanaldietan eta egiten duen musika ez da astuna. Behar bada ez da zure bizitzako soinu banda izango, baina une mikroskopiko baterako balio du. Orain dator onena: talde aktiboa da eta interneten maiz idazteaz gain, musika guztia dohan eskegita dute.

Egin nik bezala eta gustoko baduzu, amonak elizan sermoiaren truke egin ohi zuen eran bota euro pare bat saskira.

http://www.billiethevision.com/

1 comentarios:

Blogger Juli Gan ha dicho...

Taldea agertzen da iragarkian ere, eta ikus dezakegu bere soinekoa. Agurrak.

9:00 a. m.  

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Página principal