Oka eta oka. Komuneko taza arroxean zintzilik eskua, oina, hilea, bihotza, gibela, txilborra, azkazala, betazal bat, txistu errenka, peka bat, ukondoa, belarria, "gizatasunari bidea".
Baldosa txuria. Bañera arroxa. Kortina urdina. Lanpara txuria. Ate marroia. Kamixeta zikina. Alfombra horia. Txanpua morea. Zapaia urruti. Ispilua, ispilua, ispiluan ni, "ez gara libre izango".
Azkazala bakarrik luzatzen da eta ondoren moztu. Hatzari gora eta gora. Oina, oina, oina, orain bai, oina mugitzen da. Aginduko dut eta altxa egingo naiz "inork ez inor menpekorikan".
Pilula txuria, borobila, karratua, txikitua, erre, begiratu, edan, usaindu, edan, begiratu, taberna, pilula, kalea, marratxoa, erre, komuna, "gure baitan datza eguzkiak, ilunak eta izotzak".
Kabroi bat haiz Mikel.
http://www.deezer.com/listen-2589861¿Acaso nunca habeis tenido un resacón de la ostia porque sí? ¡Ala porai!