Negua gozatuz
Bat-batean hezurretaraino bustirik nagoela sentitzen dut oraindik ohetik altxa ere egin ez naizenean. Euria eta kazkabarra sumatzen ditut kanpoan eta hotza usaintzen da. Burua mantarekin tapatzen dut nire gezurrari bost minutu gehiago emateko. Autobusean nagoela lagun bat ikusi dut kalean, mugikorrari begira zegoen eta nik irribarre egin diot baina kristalak lausoturik daude eta ez nau ikusi.
Jaitsi naizenean euria eta kazkabarrak lau aldetatik jotzen zuen, ez nuen aterkirik eta txanoaren azpitik berriz ere ikastolara doan umea bezala sentitu naiz. Putzuz putzu zapatilak urez bete zaizkit eta oinak beratu, halako batean burua jaso eta "hau ere asko gustatzen zait" pentsatu dut. Urtarrilaren 21ean Kristina enean larrosak loretan egoteak tristura besterik ematen ezpaidit.

0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio